XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAS. ¿Instrumentu orretan al dago bada nere nagusia? ¿Ez diot esan Azpeiti'n dagoala?.

URR. Baña Azpeiti'n entzungo dizu zuk esaten dezun guztia.

BAS. ¿Zer? ¿Nik Donostia'n itzegin eta Azpeiti'n entzun? ¿Uste aldu nik kañonazoka edo turmoyaren antzera itzegiten dedala, emendik Azpeiti'ra entzuteko? Ez da turmoyak bezela itzegingo banu ere... an ez da entzuten Donostia'n egiten dan turmoi soñurik.

URR. Tira, tira; berriketa guchirekin, eseri zaitez emen, eserleku ontan, eta itzegin zayozu nai dezun guzia; orretarako nik esango diot emen zaudela ta bereala etorriko da.

BAS. Ai beza; ni ezin negoke emen nagusia etorri arte; guchienez andik onera etortzeko bear ditu zortzi bat ordu.

¡Arrayetan! ¡Banago emenche, nagusia etorriko dala-ta, zortzi bat orduan!.

URR. (Asarre-xamar) Begira; kopla guchi neri.

Jarri zaite emen nagusiaz itzegin nai badezu, ta lenengo paga zazu peseta bat.

BAS. ¿Peseta bat? ¿Nagusiarekin itzegiteagatik peseta bat? ¡Arrayetan! Nagusiarekin itzegin dedan bakoitzean peseta bat pagatu bear izan banu, onezkero gelditu nitzan ardit zulatu bat gabe.

URR. ¿Zer? ¿Utsean itzegin nai aldezu bada?.

BAS. ¿Berorrek nigaz utsean ez du bada itz egiten?.

URR. Baita zuk ere nerekin.

Ez ordea nagusiarekin ez dezu itzik egingo peseta bat pagatu gabe, ta ori iru minututan bakarrik.

BAS. ¡Ederki ziok! Iru minututan bakarrik eta peseta bat... (Beretzat) Mutill merkea aiz i ala zankoa....

URR. Ia ia ernegatu eragin didazu, ta exeri zaite or eta itz egizu itzegin bear dezuna, edo zoaz emendik, bestela zeladoleari deitzera noa.

BAS. (Asarre xamar) Deizayok nai badek; ni ez nua peseta pagatzea iru minutuan nagusiarekin itzegiteagatik, eta ori zortzi ordu arren zai emen pasa-ta.

URR. ¿Nork esan dizu zortzi ordu arren zai pasatu bear dituzula?.

BAS. ¿Ez du bada esan deitzera dijoala onera etorri dediñ?.